Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

jueves, 21 de mayo de 2015

Iruñeko Iron man erdia - Medio Iron man de Pamplona

Iragan larunbatean, denboraldiko lehen froga garrantzitsuan parte hartu nuen, Iruñeako Iron man erdia. Froga honen berri izan nuenean, nahiko argi izan nuen holako froga bat etxetik horren hurbil egitean, parte hartu beharra zagoela, eta izen emateak ireki bezala apuntatu ginen..

Aurretik zenbait frogatan parte hartua izan naiz denboraldi honetan, bitan emaitza ona izan zen, Arangureneko duatloia eta Egueseko taldekako duatloian, neretako erritmo biziak direnetan nahiko ongi konpondu nintzen, Froga horietan gozatu banuen ere, bertze bietan zapore garratza izan zen, batetik Isabako triatloi txurian ez nintzen atera, eguraldi txarraren beldurrez, eta bestetik, Berako Mendi Maratoi Erdian erretiratu behar izan nuen, kuadrizepsean izandako molestia batzuengatik.. 

Iruñeara iritsi aurretik beraz, denboraldia gazi gozoa zen, eta banuen piska bat gozatzeko asmoa... Azken 3 asteetan karga asko sartu nuen entrenamenduetan, baina azken asteko atsedenaldiarekin, nire maila eman nahi nuen, helburua, 5 ordutik jeistea. 

Taldetik Endika eta biok hartuko genuen parte, Endikarendako bere debuta zen distantzia hauetako triatloietan. Denborarekin iritsi arren, bat agurtzea dela, arropa prestatzea dela, berotzeko astirik gabe iritsi ginen biek urtegiaren aldamenera, ahal bezala lehorrean berotu, eta bozinazoaren zain geratu ginen.

Igeriketa ez da nire partzialik onena, baina egia da aurten ordu asko sartuak nituela igerilekuan, eta banuen eragin positiboa izateko esperantza.. Nahiko atzean atera arren, lehendabiziko bollara nahiko ongi ailegatu nintzen, baina han zegoen folloi guzian, bi ur trago nahiko haundi hartu nituen... Lehen itzulian ez zen susto gehiagorako astirik izan, nahiko erraz ari nintzen igerian, baina ikusten nuen, gehiegi ez nuela deslizatzen, uretan nire eguna ez zela alegia..  Lehen itzulia 18 minutu terditan egin nuen, eta bigarrenarekin hasi nintzen. Bigarrenean lasaiago egin izan ahal nuen igerian, hainbeste enbarazurik gabe, hala ere, nire uste haizea altxa zen, eta olatutxoak lehen itzulikoak baino haundiagoak ziren.. Olatu hauek oso rato txarra pasa arazi zidaten uretatik ateratzeko 25 metro eskas falta nituela..  Deskuido batean ur trago nahiko haundia iretsi nuen, eta trago horrek eragindako itolarriarengatik eztulka ari nintzela, bigarrena... Uretan inoiz pasa dudan ratorik txarrena izan dela erran dezaket gehiegi okertu gabe.. Arnasari buelta eman ezinik, uretatik atera nintzen, 38:35 segundo. Egia errateko, duela bi urteko markaren oso oso antzekoa, piskat hobetzeko esperantza banuen, baina tira, hola gertatu zen, 290 denbora. Gauza positiboekin geratu behar, hobetzeko asko dago (ea hobetzen asmatzen dugun) eta nire karrera orain hasten zen.. 

Transizioa luzea zen, aldapa haundi batekin, oraindik eztulka eta ura ahotik botatzen iritsi nintzen aldagela izanen zen boxera. Neoprenoa kendu, piskat lehortu, txalekoa, mangitoak eta galtzerdiak jarri, eta bizikletara, orain hasten zen nire lasterketa.. Hasi eta segidan, pulsometroak pulsoa ematen ez didala ohartzen naiz, polar berrian triatloiko opzioa lehen aldiz manejatzen ari nintzen, eta opzio honetan ez nituen entrenamendu bistak behar bezala konfiguratuak. Azkenean itzali eta bizikletako moduan jartzen dut.. Bizikletan hasi bezala jendea aurreratzen hasten naiz, eta gutxi batzuk baino ez naute aurreratzen. Haizeak ipurditik jotzen du Tafallako bidea hartzen dugun bitartean, gogor ipurditik, eta Miguik utzitako gurpilek 12ko pinoia badaukate ere, sarritan garapen gabe geratzen naiz... 11ko bat erosi beharra daukat... Erran bezala Larragararte ziztu bizian, ia 41 kilometro orduko batazbestekoan, baina iparralderantz giratzean, danba, iparraizeak gogor egiten digu kontra. Asko, asko kostatzen da aintzinera egitea, eta batazbesteko abiadura laster hasten da jeisten... Hala ere, jendea aurreratzen segitzen dut, eta ia inork ez nau aurreratzen. Garesen portutxo motz bat igotzen genuen, esperantza neukan noizbaitere haizeak deskansoren bat emanen ote zuen, baina ez, kontra, kontra eta kontra... Iruñeara hurbiltze aldera karretera estu batzuetatik sartu gintuzten, lehendabiziko aldia izanen da, triatloi batean bizikleta uzteko desiatzen ari nintzela.. Hori haizetea.. Triatloi guziko momentu politenetako bat, bizikletan alde zaharretik, udaletxe plazatik, ederra.. 2 ordu 33 minutu 46 segudu eta gero, Gaztelu plazan nintzen, 65. partziala. Oso gogorra, eta gustora.




Lasterkako sekzioa falta zen, honetan ere hobetu dudala uste dut, ongi entrenatua nengoen, eta konfidantzarekin hasi nintzen. Beti bezala, gutxitik gehiagora. Lehen pausuak eman eta berehala, zangotik ongi nengoela ikusi nuen, eta gainera lehen 2 kilometroak beheraka zirenez, erraz nihoan.. Aranzadiko baratzeetara iristean, bareak bere ohiko bisitaldia egin zidan, mina baina besteetan ez bezala, ez nuen gelditu beharrik izan aintzinera segitzeko. Bakarren batek aurreratzen ninduen, baina nik ere aurreratzen nituen beste batzuk... Joan etorriko ibilbidean, nire burua lasterketan kokatu, eta ahal izanez gero postu gutxi galtzea zen helburua. Bigarren hornidura puntuan, koka kolak zeudela ohartzen naiz, eta hortik aintzinera denetan geratu egiten naiz, ur trago bat eta koka kola trago bat edateko, ohartu orduko lehen itzulia egiten dut, erraz noa, zirkuituko gogorrena Santo Domingoko aldapa da, eta bi aldiz hortik pasatzeak kezkatu egiten nau... Lehen itzulia 4:35eko erritmoan egin dut, zail ikusten dut erritmo hori mantentzea..

Bigarren itzuliaren erdialdean, berriro bueltako puntutik pasatzean, ni baino korrikalari hobeak diren pertsonei, abantaila mantentzen diedala ikusten dut, eta horrek animatu egiten nau, kasu honetan gogorra egiten da Santo Domingoko aldapa, eta erritmoa okertu egin zait, 4:44 minutu kilometroa.. Azken itzulia egiteko 40 minutu ditut, eta 5 ordutik jeitsiko naiz, hori da orain nire helburua, eta eskuragarri ikusten dut, erritmoa eutsiz gero..

Azken itzulia hasi bezala, erritmoa bizkortzen dut, fuerte sentitzen naiz, nahiz eta ezkerreko bikian kalanbreen zantzuak agertu. Laster egiteko oso ibilbide aproposa iruditzen zait, polita eta leku askotan publiko askoz lagunduta.. Azken itzuli honetan jendea aurretu egiten dut, nahiz eta ni ere aurreratu egiten nauten... Ohartu orduko korralilloetan nago, aldapa igotzeko prest.. Azken aldapa hau gogorra egiten zait, baina aldapa piskat jeitsi orduko, helmugaraino topera jartzen naiz, gozatzen ari naiz azken txanpa hau.. Azkenean 4 ordu 55 minutu 50 segundu orotara, 82. postua eta lasterka ordu bat 36 minutu eta 34 segundu, 105. partziala eginez. 


Lasterketa orohar hartuta, gustora nago, nahiz eta zaporerik txarrena igeriketak utzi, hobekixeago egiteko ustea baineukan. Bizikletarekin gustora, eta lasterkako partzialarekin ere. Zorionik beroenak antolatzaile eta bolondresei, oso lasterketa txukuna antolatzea lortu dutelako, eta etxetik oso gertu. Bestetik zorionak Endika taldekideari sekulako debuta egin baitzuen. Animatzera eta laguntzera joan ziren lagun eta taldekideei ere, eta baita gure gozagarri izanen diren argazkiak ateratzen egon ziren argazkilariei ere.. 

Hurrengoa Hondarribiko sprinta, gero Zarautz, eta gero.. oraindik beldurra ematen dit hurrengoaren izena aipatzeak ere...


El pasado sábado, dispute la primera prueba importante de esta temporada, el Medio Ironman de Pamplona. Cuando supe de esta prueba, enseguida decidí que teniendo una prueba de estas características tan cerca de casa, había que apuntarse sí o sí. Así, en cuanto se abrieron las inscripciones, me apunté. 

Anteriormente en esta temporada, había disputado otras pruebas, en 2 el resultado fue bueno, tanto en en duatlón de Aranguren, como en el Duatlón por equipos de Egües, me encontré bastante bien en ritmos que a priori son demasiado  duros para mi. Si bien es cierto que en esas dos pruebas disfruté, el resultado en las otras dos fue negativo. En el triatlón de invierno de Isaba, y a pesar de haberlo preparado, el hecho de que diesen un tiempo tan malo, hizo que al final no saliese, y en la Media Maratón de Montaña de Bera, unas molestias en el cuadriceps me obligaron a retirarme en el kilómetro 5.. 

De esta manera, antes de llegar a Iruñea, la temporada estaba resultando agridulce, por lo que había ganas de endulzarla un poco... Las 3 últimas semanas había metido mucha carga, pero al haber descansado esa semana, el objetivo era andar en mi nivel, e intentar bajar de las 5 horas.

Del equipo participaríamos Endika y yo, siendo para Endika el debut en este tipo de distancias. A pesar de haber llegado con tiempo, entre saludar a conocidos, preparar la ropa... no nos dio tiempo a meternos en el agua para realizar el calentamiento, asi que mini calentamiento en seco, y a esperar el bocinazo.

La natación no es mi punto fuerte, pero a decir verdad, este año había metido muchas horas en la piscina, por lo que pensaba hacer un parcial mejor que otras veces... A pesar de salir muy atrás, llegué bastante fácil a la primera bolla, pero debido al atasco que allí me encontré, tragué los 2 primeros tragos.. La primera vuelta no dio para más, estaba nadando fácil, pero veía que el ritmo no terminaba de ser bueno.. 18 minutos y medio , y a por la segunda vuelta. Esta segunda vuelta fue algo más tranquila, sin tantas trabas para nadar, pero notaba que el agua estaba más agitada debido al aire, surgiendo algo de oleaje... Debido a estas olas, pasé el peor rato que he pasado nunca en el agua, a 25 metros escasos de la salida, tragué agua, y cuando todavía estaba tosiendo, otro trago.. Tosiendo, y no pudiendo darle la vuelta salí del agua, 38:35. Parcial muy parecido al de hace 2 años, echando por tierra mi esperanza de mejorar algo, pero bueno, parcial 290. Como aspecto positivo, hay un gran margen de mejora, y mi carrera, empezaba ahora...

La transición era larga, con una gran cuesta, todavía tosiendo y echando agua por la boca, llegué a la carpa del box. Fuera neopreno, secarme algo, chaleco, manguitos, calcetines, y a la bici, ahora empezaba mi carrera... Nada más empezar me doy cuenta de que mi pulsometro no me muestra el pulso ni la velocidad... Era la primera vez que lo usaba en modo triatlón y lo tenía sin configurar... Decido apagarlo y ponerlo en modo ciclismo... Nada más empezar con la bici, empiezo a adelantar a gente, y son pocos los que me adelantan a mi. El aire pega de atrás muy fuerte, y a pesar de que Migui me dejó sus ruedas con 12 de piñón, a ratos voy falto de desarrollo... Tengo que ponerle un 11 sin falta... Hasta Larraga se vuela, 41 kilómetros hora de media, pero al girar hacia el norte, el viento nos pega de cara y fuerte.. Cuesta y mucho avanzar, pero sigo adelantando gente, y casi no me pilla nadie.  En Puente la Reina subimos un puertecico, y mantengo la esperanza de que a partir de ahí iremos un poco más protegidos, pero nada.. Al acercarnos a Pamplona nos metieron por unas carretericas estrechas, sería la primera vez en la que estaba deseando empezar a correr... Vendaval constante en contra.. Una de los momentos más bonitos de todo el triatlón, circular solo por la parte vieja de Iruña.. Después de 2 horas 33 minutos y 46 segundos, estaba en la Plaza del Castillo, 65 en este parcial, muy duro, pero satisfecho.



Faltaba la sección de carrera a pie, creo que es el segmento donde más he mejorado, había entrenado bien, y me encontraba con confianza. Como siempre el plan consistía en ir de menos a más. Nada más dar los primeros pasos me di cuenta de que iba bien, y al ser los 2 primeros kilómetros hacia abajo, iba fácil... Al llegar a las huertas de Aranzadi, me visito un viejo conocido, el flato, pero esta vez después de molestar durante un par de kilómetros se pasó solo. Adelantaba a algunos, y a mi también me adelantaban.. En el recorrido de ida y vuelta me situé en carrera, el objetivo era perder el mínimo número de puestos posible. En el segundo avituallamiento me doy cuenta de que hay coca colas, el plan es claro, en cada avituallamiento parada rápida, agua y coca cola.  Para cuando me doy cuenta ya estoy acabando la primera vuelta, voy fácil, pero queda lo más complicado, la cuesta de Santo Domingo, empezando desde los corralillos del Gas, quedan 2 pasadas por ahí, y eso me preocupa. La primera vuelta la solvento a una media de 4:35, será difícil mantener ese ritmo.

En la mitad de la segunda vuelta, al pasar por el recorrido de ida y vuelta, observo que a gente que corre mejor que yo, les estoy manteniendo la distancia, lo que no deja de ser un subidón de moral.. La cuesta de Santo Domingo es más cuesta que nunca, la segunda vuelta cae a 4:44 el kilómetro. Tengo alrededor de 40 minutos para bajar de las 5 horas, si todo va bien bajo...

Al empezar la última vuelta, meto una marcha más, me siento bien, y aunque aparecen pequeños calambres en el gemelo izquierdo, puedo mantener el ritmo. Me gustó mucho el circuito, bonito y con mucha animación en la parte vieja. En la última vuelta adelanto a más gente de la que me adelanta.. Sin darme cuenta estoy en los corralillos, se hace dura la última subida, pero al llegar al ayuntamiento, a tope hasta meta, disfrutando... Al final 4 horas 55 minutos y 50 segundos, puesto 82 y corriendo una hora 36 minutos y 34 segundos, parcial 105.


En general, estoy contento con la carrera, el peor sabor me lo dejó la natación, pensaba haberlo hecho mejor... Con la bici contento, y corriendo también. Felicitar a los organizadores y voluntarios, una carrera preciosa y muy bien organizada y tan cerca de casa.. 1 lujo. Felicitar también a Endika, por su gran debut en la media distancia. Agradecer a toda la gente que se acercó a animarme y ayudarme, y también a todos los fotógrafos que han hecho que todos tengamos fotos de recuerdo de esta carrera

Este sábado el sprint de Hondarribia, luego Zarautz, y luego... Todavía me da miedo siquiera nombrar lo que me pasa por la cabeza..