Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

lunes, 10 de noviembre de 2014

Behobia 2014, aurten bai - Behobia 2014, por fin.


Aurten bai, noizbattere atera behar zuen, eta atera da nere buruarekin gustora utzi nauen Behobia.. Egia errateko, buru belarri prestatu dudan bakarra izan da, bizikletarekin izandako istripuak, bizikleta alde batera uztera derrigortu nau, egia erranda bestela ez nituen entrenamendu horiek eginen, bizikleta eginen nuen, edo igeri.. Bestela operatu aurretik oso oso ongi ikusten nuen nire burua, baina operazioa eta gero izandako geldialdiak, a ze miseriak 5etik behera ibiltzeko... Oso ilun zegoen Behobian marka on bat egiteko helburua, baina, tira, poliki-poliki karga igotzen joan, eta oso ongi iritsi naizela aitortu beharrean nago...

Zerura begira ari ginela iritsi ginen Behobiara Doneztebetik joandako 7 taldekideak, norberak bere helburuekin, Santik Ordu bat eta 10 minutuko langa bota nahi zuen, Alfredo eta Iñigok Xabi lagundu nahi zuten 1:20tik ahalik eta hurbilen utziz, ni berriz behingoan dorsal berdea nahi nuen, Jokinek lasterketa kontrolpean izan nahi zuen eta Javik, oso atzean ateragatik ere, koloredun dorsala nahi zuen heldu den urterako.. Hotz piskat, aukeran, baina tira, kafe bat hartu, argazkia atera, eta beroketa...

Doneztebeko grupeta

Beroketa on bat egin eta gero, dagokigun kajoin jarri ginen, berdeen gibeletik aterako zen lehendabiziko talde gorrian.. Nik argi nuen, pulsoa kontrolatzen aterako nintzen, behar baino gehiago estutu gabe, Bilboko maratoi erdian egin nuen bezala, helburua 1:25etik jeistea. Irteera eman bezala, Alfredo eta Iñigo bere lana ezin hobeki egiten hasten dira, Xabi beraien atzetik jarri zen, eta nik nere harridurarako, pulsotik pasa gabe, beraien atzean joateko gauza naiz... Urko zubitarra ere gurekin doa, eta oso erraz erortzen dira lehendabiziko kilometro hauek.. Ez dut zebatu nahi, eta argi daukat, erritmo gogorregia izanez gero, neria hartuko dudala, 5en kilometroan piska bat alde egin zidaten, baina oraindik hor nengoen... 20´04".. Piskat kezkatzen naiz, oso azkarra baita erritmoa niretako, baina errez nihoanez... Berriro ere taldean sartzen naiz bajadan pisko bat estutuz, baina Gaintxurizketa hasi bezala, berriro alde egite didate... Nik burua hotz, urrutisko ikusten nituen, baina bistan... Nahiko erraz gainditu nuen Gaintxurizketa, eta ziztu bizian beheraka joan nintzen... Ibilbide berrian sartzen ginen, eta nire ustetan hobea da ibilbide hau; aintzinetik bajada on bat genuen, eta deskantsatzen nuen bitartean, Gaintxurizketan galdutakoa berreskuratzen saiatzen naiz.. 10 milakoa botatzen dut, 41'10".. Ongi, oso ongi... Ta oraindik fresko... Oreretako kilometro lauetan, nere bura frenatzen joaten naiz, oraindik asko geratzen da, eta ez dut nahi dena pikutara igorri... Orereta atzean utzi eta aldapa, gogorra, lehen aldiz nire burua sufritzen ikusten dut, 7  geratzen dira, beldurra ere sartzen zait, baina gora iritsita berriro erritmo onak har ditzazkedala ohartzen naiz.. Ohartu orduko 15.kilometroa ere erortzen da, 1:01´44", indarrez nahiko justu, baina erlojuari begira eta 1:22ko denboran noala ohartzen naiz, eutsi, eutsi.. Mirakruzen berriz ere guruzbidea, ezin gustora igo, pulsua altu eta sentsazio txarrak, baina nire harridurarako, beheraka hasi, eta erraz noala ohartzen naiz, eutsi, eutsi.. 2 kilometro faltan, Doneztebeko grupeta 100 metrora dudala ikusten dut, uste baino hobeki ari naiz, eta kilometro terdiren faltan harrapatzen ditut.. Hasieran beraiekin joateko pentsamoldea pasatzen zait burutik, baina azken zuzengunean sartuta, estutzea erabakitzen dut, indarrak ditut, eta denak xahutu nahi ditut.. Iñigo ohartu egiten da, eta aurrean jartzen zait erritmoa markatuz, uf, a ze sufrimendua..
Iñigo tiraka
 Ez zen helmuga nik nahi izan nuenerako iritsi, baina azkenean, 1:22'31", oso oso gustora, nire marka 3 minutuz hobetzen, eta aurten bai, lasterketa une oro kontrolpean izanda.. Erori eta gero egindako entrenamendu guziek bere fruitua eman dute, eta honetan hasi nintzen momentutik korrikalaritzat izan dut nire burua, bizikleta alde batera utziaz.. Santik dioen bezala, pena horretarako bizikletaz erori behar izana..

Grupetakoek ere, markekin gustora gelditu ziren, Santik 1:10:03, Xabik 1:22, Jokinek 1:30 eta Javik 1:42.. Bertzalde Alfredok eta Iñigok sekulako lana egin zuten sekulakoa.. Triatloia alde batera ez uzteko, Kontxan bainutxo bat hartu genuen..

Tradizioa ote?

Bestalde, hona hemen pulsometroak utzitako datuak: Behobia 2014 datuak

Bukatzeko erran, lasterketa  honetan brooks zapatilak eta polar V800 erabili nituela, eta oso oso pozik emandako emaitzekin.. Hemendik aintzin, zeinek daki, akaso Donostiko Maratoia, akaso atsedenaldia,.. Ea nola errekuperatzeko gauza garen...



Por fin,  algún día tenía que pasar, y ya salió una Behobia con la que me quedé contento.. A decir verdad, es la única que ha tenido preparación exclusiva, ya que debido al accidente que tuve con la bici,  me he visto obligado a centrarme en la carrera a pie, cosa que de otro modo no pasaría, me gusta demasiado la bici... Por otro lado, antes de la caída, tenía un punto muy bueno, que se fue al traste debido a la recuperación post operación, llegando a sufrir muchísimo para mantenerme a 5 el kilómetro.. El objetivo de mejorar marca en la Behobia se veía muy difícil, pero siendo cuidadoso con el aumento progresivo de la carga, conseguí, un buen punto de forma.

El viaje a Behobia lo hicimos mirando al cielo, los 7 del Erreka, cada uno con su propio objetivo, Santi intentar bajar de hora 10, Iñigo y Alfredo ayudar en lo posible a Xabi para que se acercase a hora veinte, yo buscando de una vez por todas el dorsal verde, Jokin buscaba una carrera donde el controlase todo el tiempo, y Javi, a pesar de salir muy atrás, buscaba conseguir un dorsal de colores... A pesar de que hacía un poco de frío, el tiempo acompañaba, así que un cafe, foto, y a calentar...

La grupeta de Doneztebe

Después de hacer un buen calentamiento, nos colocamos en el cajón que nos correspondía, el primer grupo rojo... La cosa estaba clara, cabeza fría y a controlar el ritmo sin perder de vista el pulsómetro, sin apretar más de la cuenta, igual que en Bilbao, y objetivo, 1:25 para abajo. En cuanto dieron la sálida, Iñigo y Alfredo se pusieron a trabajar para Xabi, y para mi sorpresa, era capaz de aguantarles, sin pasarme de pulso.. Urko, se nos junta, de manera que estos primeros kilómetros caen sin que nos demos cuenta... No me quiero cebar, y tengo claro que a la menor dificultad, levantaré el pie, y cogeré mi ritmo. En el kilómetro 5 se me fueron un poco en un repecho, pero todavía los tengo a la vista.. 20'04".. Me preocupo un poco, ya que considero que a lo mejor me estoy pasando, pero me ciño al plan, voy fácil... Aprieto un poco y consigo engancharme en la bajada, pero en cuanto empieza Gaintxurizketa, se me van.. Cabeza fría, estaban lejos pero a la vista... Sin darme cuenta cayó Gaintxurizketa, y me lancé para abajo.. Entrabamos en el nuevo recorrido, en mi opinión y a posteriori, mejor que el antiguo, a la vez que voy recuperando el aliento, trato de mejorar el tiempo perdido en Gaintxu... Cae el 10 mil, 41'10".. Bien, muy muy bien... Y fresco.. En los kilómetros llanos de Rentería voy frenándome, queda mucho, y no quiero echar a perder lo conseguido hasta ahora... Dejamos atrás Rentería, y nos enfrentámos a Capuchinos, dura cuesta, donde por primera vez toca sufrir... Afortunádamente, una vez coronado, el buen ritmo vuelve.. Cae el 15, 1:01'44", justo de fuerzas, pero miro al reloj y compruebo que pese a Miracruz, voy a ritmo de hora 22, aguanta, aguanta... En Miracruz, una vez más, toca sufrir, no hay fuerzas, pulso disparado, y malas sensaciones, pero una vez más, comienzo a bajar, y la cosa va, aguanta, aguanta.. A falta de 2kilómetros veo que la grupeta de Doneztebe esta a unos 100 metros,  voy mejor de lo esperado, los pillo a falta de uno y medio.. En un principio pienso en acoplarme a ellos y entrar juntos, pero al llegar a recta de meta, me vengo arriba y trato de cambiar... Iñigo se da cuenta y se pone a marcarme el último mil.., uf, que manera de sufrir...
Iñigo tirando
Los últimos metros se hicieron eternos, pero al final 1:22'31", muy muy agusto, mejorando la anterior marca en 3 minutos, y por fin, controlando en todo momento la situación.. Todos los entrenos hechos después de la caída han dado sus frutos, y por primera vez me he llegado a sentir corredor, dejando a un lado la bici.. Eso sí, y como bien apunta Santi, he tenido que sufrir una caída muy fuerte...

Los de la grupeta, también satisfechos con los tiempos, Santi, 1:10:03, Xabi 1:22, Jokin 1:30 y Javi 1:42.. Destacar también el magnifico trabajo de Alfredo e Iñigo... Para no dejar el triatlón de lado, toco baño en la Concha...

Nueva tradición?

Datos del pulsómetroBehobia 2014 datuak

Para acabar señalar que las zapatillas Brooks se portaron fenomenal, y el pulsómetro V800 fue de gran ayuda para ver a que distancia me encontraba del 1:25.. A partir de ahora, a ver, acaso Maradonosti, acaso descanso... A ver como vamos recuperando...


No hay comentarios:

Publicar un comentario