Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

martes, 27 de mayo de 2014

Cicloturista Pamplona

Joan den larunbatean, Cicloturista Pamplona delako martxa zikloturistan hartu nuen parte. Hirugarren urtea da martxa hau antolatzen dela, baina aintzineko bi urteetan ezin izan nuen parte hartu, ironmanerako prestakuntzan buru belarri sartuta bainegoen... Beraz aurten hain ongi antolatuta dagoen froga honetara lehen aldiz parte hartu nuen... Ekipoan ere aunitz ginen hara bertaratutakoak, luzean Migui, Iñigo, Julen eta ni, eta motzean Mikel, Rafa, Alfredo, Magaña, Mikel Telletxea, Ibai eta  Ana, duela urte batzu pentsagaitza izanen zen, horrenbertze lagun holako froga batean juntatzea...
Ekipoko kide batzu

Aste osoan gutti, oso gutti entrenatu arren, zangoak ez nituen oso ongi, beraz ez nintzen oso zihur aurkitzen... Gainera joan den urteko neutralizatuan Migui erori zela banekien, eta beraz, neutralizatuan lasai joateko erabakia hartu nuen... Nerbio askoko tramoa izan zen, txirrindulari asko, rotondak, neutralizatua, denek aintzinean joan nahi... enfin.. Ohartu orduko eta susto haundirik gabe, kilometro zerora iritsi, eta Etxauri bidean jarri ginen, posizio batzu errekuperatzen saiatu banintzen ere, Etxauri nahiko atzean hasi nuen.. Dagoeneko zangoak oso gaizki ez nituela ikusi nuen, eta aintzinerat jo nuen.. Talde aunitz aintzindu nituen, eta igoera nahiko polita egin nuelakoan nago, baina lehendabizikoak urrun zeuden gargero.. Koronatu ostean, taldetxo txiki bat ginen, eta tiratzen ongi jardun baginen ere, atzetik talde haundiago bat zetorrela ikustean, jendea geratu egin zen..
Etxauri gora, atzetik aurrera
Hortik aurrera, oso erraz joan nintzen talde horretan, jendeak ikusten zuen portuak ez zirela taldea hausteko modukoak, eta San Migelerako gordeka ari ginen denak... Bitartean noski, aurreko taldeak gero eta denbora gehiago atera zigun... Tramo honetan gertatu zen Migiren pintxazoa, ez dauka gizajoak zorte onik martxa honetan, bi aldiz pintxatu zuen gainera, eta halabeharrean, motzera joan.. Lezaunen batzuk taldea piskat luzatzen ahalegindu ziren, baina babesean denok nahiko erraz joaten ginen.. Lizarragako azken kilometroan piska bat estutzea erabaki nuen, hartara jeitsiera errazago egiteko, ideia ona izan zen, hartara agobio gehiegirik gabe, taldea ez galtzeko moduan jeitsi nuen eta...
San Migel goiti
Ohartu gabe, San Migel hasieran ginen, astebete lehenago igoa nuenez, ezagutzen nuen, eta beraz, topera igo nuen, gustora, zangoek laguntzen zutela ikusita.., astebete baino 4 minutu lehenago igo izanak ere gustora utzi ninduen, gainera, nire taldekoen artean oso oso aurrean igo nuenez, lasaitasuna ematen zidan, zeozer jatera gelditu, eta jeitsiera lasai antzean egiteko... 2 minutuko geldialditxoaren ondotik, bakarrik jaisten hasi nintzen, eta beste 5ek Baraibar parean harrapatu ninduten... Lekunberrira iristerako 8ko taldetxo bat ginen, elkarrekin oso ongi konpondu ginenak.. Estrategia argia, aldapa gora denak elkarrekin gero zelaian erreleboka joateko... Hola Beruete eta Musgitz pasa genituen, eta Markalaina iristean beste talde batek harrapatu gintuen... Handik ziztu bizian Iruñeara, Iruñeatik pasatzerakoan zenbait rato txar pasa, eta helmuga... Froga polita, metro bat zelairik gabea, eta oso ongi antolatua... Zerbait txarra erratekotan, eta hemen antolakuntzak bate errurik ez du, aunitzetan jendeak hiri barnean hartzen dituen arriskuak..

 5 ordu eta 44 minutu nire pulsometroaren arabera, eta 5 ordu 29 antolakuntzak emandakoaren arabera... Pultsu oso baxua atera zitzaidan gisa honetako froga izateko, baina tira, oso entrenamendu ona izan zen Luchonerako...

Pulsometroaren datuak: Cicloturista Pamplona 24.05.2014 08:03

El pasado sábado participé en la marcha Cicloturista Pamplona. Era la tercera vez que se organizaba dicha marcha, pero en las 2 anteriores estaba metido de lleno en la preparación de los iron man... Por lo tanto iba a ser la primera vez que iba a participar en esta prueba tan bien organizada... En el equipo fuimos muchos los que participamos, en la larga, Migui, Iñigo, Julen y yo, y en la corta Mikel, Rafa, Alfredo, Magaña, Mikel Telletxea, Ibai y Ana; hace unos años sería impensable que tanta gente nos juntásemos en una prueba como esta...
Algunos miembros del equipo
A pesar de que durante toda la semana entrene poco, muy poco, las piernas no las tenía del todo bien, por lo que no me encontraba del todo seguro.. Además en la salida neutralizada del año pasado Migui se fue al suelo, por lo tanto, decidí salir con calma.. Fue un tramo de muchos nervios, muchos ciclistas, rotondas, neutralizada, todos quieren ir adelante...en fin.. Sin darnos cuenta, llegamos al kilómetro 0, enfilando hacia Etxauri... Ahí, y a pesar de que intenté remontar un poco, me toco empezar Etxauri demasiado atrás... No me encontré del todo mal, y tire para adelante... Adelante a mucha gente, y pienso que hice una subida bastante buena, pero los primeros ya se me habían ido.. Después de coronar se hizo un grupico donde nos arreglamos bastante bien, hasta que por detrás entro otro grupo muy grande, y la cosa se paró mucho...
Subiendo Etxauri, de atrás a adelante
A partir de ese punto, fuí muy fácil en ese grupo, la gente veía que los puertos no eran capaces de romper los grupos, y la gente guardaba para San Miguel.. Mientras tanto el grupo de adelante se nos alejaba más y más... En este tramo paso el pinchazo de Migui, el pobre no tiene suerte en esta marcha, al pinchar 2 veces se vio obligado a irse hacia la corta...En Lezaun algunos estiraron el grupo, pero a rueda se iba muy fácil...En los últimos kilómetros de Lizarraga decidí estirar un poco el grupo, para coronar adelante, y descender sin agobios, cosa que así sucedió..
Subiendo San Miguel
Sin darnos cuenta estábamos en el inicio de San Migel, como lo había subido una semana antes, decidí subirlo a tope, a gusto, viendo que las piernas ayudaban, conseguí subirlo 4 minutos antes que la otra vez, ademas coroné entre los primeros de mi grupo, por lo que pude parar tranquilamente en el avituallamiento, y empezar a bajar sin apuros... Después de 2 minutos de parada, empecé a bajar en solitario, hasta que un grupo me cogió justo en Baraibar... Cuando llegamos a Lekunberri eramos un grupico de 8, los cuales nos arreglamos bastante bien... La estrategia era clara, iríamos todos juntos para arriba, para luego seguir relevando en llano.. De esta manera pasamos Beruete y Musgitz, hasta que llegando a Markalain nos pilló otro grupo por detrás... Desde allí, a toda velocidad hacia Pamplona, atravesando Pamplona algún que otro susto, y meta... Prueba muy bonita y recomendable, y muy bien organizada... Por decir algo negativo, y aquí la organización poco puede hacer, las situaciones de peligro que muchas veces provoca la gente en la misma ciudad..

 5 horas y 44 minutos según mi pulsometro, y 5 horas y 29 según la organización.. El pulso bastante bajo para una prueba así, pero bueno, muy buen entrenamiento para la Luchon...

Datos del pulsometro: Cicloturista Pamplona 24.05.2014 08:03

No hay comentarios:

Publicar un comentario