Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

lunes, 17 de junio de 2013

Aritzalekuko triatloia, kronika - Cronica triatlón Aritzaleku

Joan den larunbatean, Aritzalekuko triatloian parte hartu nuen, Rotheko Iron mana prestatzeko azkeneko lasterketa izanen zena... Irteera arratsaldeko ordubietan emanen zen, eta beraz denborarekin iritsi ginen Aritzalekuko kanpinera.. Dorsalak hartu, bazkaldu, eta lasai lasai igeriketako zatia hasten zen tokira joan ginen... Ordu arraroetan bazkaldu izanak, beroak, nerbioek edo denek batera tripak nahasita izatea ekarri zuen, ez nintzen erabat ongi aurkitzen... Beroketa ttiki bat egin eta gero, irteeraren zain geratu nintzen.. Hor akats ttiki bat egin nuen, denbora aunitz eduki gintuzten eguzkitan eta neoprenoa jarrita irteera antolatzen, eta igeriketa egarri sentsazioarekin hasi nuen... Hurrengorako badakit, hasiera eman arte, botellin bat eskura izanen dut, egarria izanez gero edaten joateko..

Lehendabiziko bolla eskuinaldera zegoen, berez hiru bolla pasatu behar genituen, eta bi itzuli eman...  Ezkerraldetik hasi nintzen, eta hasieratik ikusi nuen ez nindoala ongi.. Ezin nuen deslizatu, ezin nintzen ongi orientatu, golpe eta txoke aunitz... Alegia, kostatzen ari zitzaidala.. Bigarren bueltan sentsazioak hobeak izan baziren ere, denbora txarragoa egin nuen, nire ustez norabide zuzena hartzerik izan ez nuelako...
Uretatik ateratzen

Horrela, gustora sentitu gabe, eta froga guzian ahoa idorra nuela, uretako sekzioa bukatu nuen... Pultso nahiko baxuan egin nuen igeri, 145 pultsaziotan, eta 37 minutu eta 35 segundutan uretatik atera nintzen, 129. posizioan...

Boxeseko bidea aldapan zegoen eta kosta zitzaidan haraino iristea, eta aukeran transizio nahiko geldoa egin nuela erranen nuke, dena nahiko kontrolpean eduki banuen ere.. Iritsi zen triatloiko nire sektorea, bizikletako sektorea, gozatzea tokatzen zen... 4 itzuli egin behar genituen zirkuitu batean, hasieran portutxo bat, gero jeitsiera, zelai piskat, repetxo luze bat, beherantzako kilometro batzu, eta presako repetxo gogorra... Segmentu honetan aste guzian entrenatutako karga aunitz somatu nuen, 160 pultsazio harrapatzen nituenean, zangoetako mina itzela baitzen.. Hala ere, jende aunitz pasa nuen, eta zangoetako mina alde batetara utzita, oso gustora sentitu nintzen... Akoplatuta joateko tokietan desarrolloa motz geratzen zitzaidan batzuetan, baina hala ere, gustora... 3 lagunek bakarrik aurreratu ninduten, eta horietako bi erreleboko jendea zen, eta nik berriz, jende aunitz aintzindu nuen... 2 ordu eta 40 minututan bizikletako segmentua bukatu nuen, 28. denbora... Zangoetako mina alde batetara utzita, gustora ibili nintzen bizikletan... Transizioa aintzinekoa baino azkarrago egin nuen, eta lasterkako sektoreakin hasi nintzen.. Ordurako tripako min piskatekin banengoen, eta ez neukan argi lasterka nola eginen ote nuen.. Lasterkakoa lau itzuliko zirkuito bat zen, 2,5 joan eta berdina bueltan, gerora piskat gutxiago atera baziren ere.. Zirkuitua nahiko gorabeheratsua zen, eta lehendabiziko bueltan errritmoa bilatu ezinik ibili nintzen, zangoak oso gogorrak nituen, eta tripetako mina latza zen... Lehendabiziko buelta bukatu eta berehala, ibilbidetik atera, eta "larrialdiko geldialdi tekniko" bat egin nuen.. Hortik aintzina, hurrengo bi itzulitan oso gustora ibili nintzen lasterka, pulsoa 156tik behera mantenduz, eta tarteka piska bat gozatzen ere bai..
Geldialdi teknikoa eta gero gozatzen..

Azkeneko itzulia hasi nuenean, lasterka segituz gero 5 orduetatik erraz jeitsiko nintzela ikusi nuen.. Horrela, erritmoa kontrolatu, eta sentsazio onekin, aintzina jarraitu nuen, helmugara iritsi nintzen arte.. Lasterka Ordu bat eta 27 minutu ibili nintzen 18 kilometro egiteko, eta horrela helmuga 4 ordu eta 52 minutu eskasetan zeharkatu nuen...

Rotherako morala aunitz igo dit lasterketa honek, lasterka jarraitzeko moduan bukatu nuen, eta orohar lasterketa kontrolpean eduki nuela iruditzen zait... Orain entrenoekin berdin segi, eta ea geratzen diren 4 asteetan denak berdin jarraitzen duen..

Antolakuntzari zorionik beroenak, hagitz ongi antolatutako triatloia iruditu baizitzaidan, animazio aunitzekin, eta hornidura puntu egokiekin... Dudarik gabe, ahal izanez gero errepikatuko dugu.

Helmugara sartzen
Igeriketan oraindik aunitz daukat hobetzeko, aunitzez guttiago nekatzea lortu dut, baina abiadurari dagokionean ez dut batere hobekuntzarik ikusten.. Entrenatzen jarraituko dugu.. Bizikletan gustora ibili nintzen ahuntzarekin egin nuen lehendabiziko lasterketan, aldapa beheretan garapena motza geratu bazitzaidan ere, goraka eskertzen zen holako garapen luzea izateak... Eta lasterka, lehen itzulia kenduta bertzeetan oso gustora ibili nintzen, entrenoetako sentsazio berdinekin, eta lasterketa une oro kontrolpean nuela ikusiz.. Sinatuko nuke Rotheko lehendabiziko 18 kilometroak sentsazio horiekin lasterka egitea..

Hona hemen polarrek lasterketa honetan eman zituen datuak:
Half Aritzaleku 15.06.2013 14:07

Iron man erdiaren emaitzak: Emaitzak

Bukatzeko lerro hauen bitartez, Mikel Telletxea eta Inigo Arregi herritarrak zoriondu nahi nituzke izan zuten debutagatik.. Triatloi esprintean jardun ziren, eta emaitza oso onekin gainera.. Segi hortan!


El pasado sábado, participé en el triatlón de Aritzaleku, la que sería la última carrera antés de Roth... La salida era a las 2 de la tarde, y por ello llegamos con mucho tiempo al camping de Aritzaleku... Recogida de dorsales, comida, y después de dejar la bici en boxes, nos dirigimos tranquilamente a la salida de natación... No se si el hecho de haber comido en unas horas no habituales, el calor o los nervios previos, pero no me encontraba del todo bien... Después de un pequeño calentamiento, esperé a la salida... Ahí me equivoqué, ya que nos tuvieron mucho tiempo al sol con el neopreno puesto, mientras los jueces organizaban la salida, por lo que empecé a nadar con una gran sencación de sed... Para la siguiente ya se que tengo que tener a mano algo de agua para que no me vuelva a pasar...

La primera bolla se encontraba a la derecha, teníamos que dejar 3 bollas a la derecha, y darle dos vueltas... Empecé por el lado izquierdo, y enseguida me di cuenta de que no iba bien.. No deslizaba, no me orientaba, muchos golpes y choques, total, que me estaba costando mucho.. En la segunda vuelta las sensaciones fueron buenas, pero paradójicamente el tiempo fue peor, seguramente po algún error de orientación...
Saliendo del agua
De esta manera, sin llegar a sentirme nunca agusto, y teniendo todo el rato la boca seca, acabé la sección de agua.. Nade con un pulso bastante bajo, 145 pulsaciones, y en 37 minutos y 35 segundos conseguí salir del agua, en la posición 129...

El camino hacia los boxes era ascendente, y me costó bastante llegar hasta arriba. La transición resulto ser bastante lenta, aunque en todo momento tuve todo bajo control... Había llegado mi segmento favorito, tocaba disfrutar de la bici... Debíamos dar 4 vueltas a un circuito con un puertecillo de inicio, la bajada, un poco de llano, un repecho, unos kilometros de falso llano descendente y la subida a la presa... En este segmento note bastante la carga de toda la semana, me costaba mucho porque cuando me acercaba a las 160 pulsaciones el dolor de piernas era bastante grande.. A pesar de todo pase a mucha gente, y obviando el dolor de piernas, fue un segmento en el que disfruté mucho... En algunos sitios al ir acoplado el desarrollo se me quedaba algo corto, pero aún y todo disfruté mucho.. Solmante 3 personas lograron adelantarme, siendo dos de ellos corredores por relevos, y como ya he dicho antés, yo adelante a mucha gente.. 2 horas y 40 minutos y acabé el segmento de la bicicleta, el 28 mejor tiempo... Dejando a un lado el dolor de piernas, disfruté mucho de la bici... Esta segunda transición fue mejor que la primera, y empecé a correr.. Para entoncés tenía un poco de dolor de tripas, y no tenía claro como sería capaz de correr... El segmento de carrera a pie consistía en 4 vueltas a un circuito de 5 kilometros, 2,5 de ida y lo mismo de vuelta, aunque al final el recorrido fue más corto...El circuito estaba lleno de altibajos, y durante la primera vuelta no había forma de coger ritmo..., las piernas las tenía muy duras, y las molestias en el estomago eran inaguantables..  Acabar la primera vuelta y tuve que realizar una "parada técnica de emergencia"... A parti de ahi, y en las 2 siguientes vueltas, corrí muy agusto, manteniendo el pulso por debajo de 156 pulsaciones, y disfrutando por momentos...
Disfrutando después de la parada tecnica
Cuando empecé la última vuelta, me di cuenta de qeu bajaría bastante fácil de las 5 horas... De esta manera y controlando el ritmo continué con buenas sensaciones hasta la meta... Corrí los 18 kilometros en 1 hora y 27 minutos, completando la prueba en 4 horas y 52 minutos...

Esta carrera ha sido una inyección de moral de cara a Roth, terminé con ganas de más, y en general la carrera estuvo bajo control en todo momento...

Mis más sinceras felicitaciones a la organización, ya que me pareció una carrera excelentemente organizada, con mucha animación, y con buenos avituallamientos... Sin lugar a dudas, repetiremos si tenemos oportunidad...

Entrada a meta!
Tengo que mejorar mucho en la natación, he conseguido ser más eficiente y cansarme mucho menos, pero apenas noto mejoría en la natación.. Habrá que seguir entrenando...En la bici disfruté mucho en la primera competición que disputé con la cabra, en las bajadas se queda algo corta en cuanto a desarrollos, pero subiendo se agradece el tener un poco de margen... Corriendo, dejando a un lado la primera vuelta disfruté bastante, con las mismas sensaciones que en carrera, y teninedo en todo momento la carrra bajo control.. Firmaba ahora mismo tener las mismas sensaciones en los primeros 18 kilometros de Roth...

Aqui estan los datos del polar:
Half Aritzaleku 15.06.2013 14:07

Resultados medio iron manEmaitzak 

Para acabar felicitar a los doneztebarras Mikel Telletxea e Inigo Arregi por el debut que tuvieron en el triatlón.. Compitieron en el triatlón sprint con muy buenos resultados... A seguir asi!

1 comentario:

  1. Animo Uztailaren 14a bertan duzu eta! Ametsa betetzeko ez zaizu ezer falta!

    ResponderEliminar