Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

jueves, 13 de diciembre de 2012

Hastera goaz.. Empezamos...

7 hilabete, hain urrun, hain gertu.. 7 hilabeteren buruan bide gogor baten bukaeran egonen naiz, bukatu izanen dira entrenamendu gogorrak eta Rotheko irteera puntuan egonen naiz, entrenamenduan zehar landatutako fruituak jasotzeko prest, eta joan den urtean Salouen itxita utzi gabeko borobila ixteko... Astelenean 30 astetako prestaketari buru belarri ekinen diot, eta bidea ekin aintzinetik bidean zehar ahalik eta arazo guttien izateko neurriak hartzen ari naiz...

Aintzineko post batean jarri nuen, batetik kirol podologo batekin  egon nintzen, azkenaldian korrika mina sentitzen nuela eta, ahal bezala horri soluzioa emateko... Atzo iritsi zitzaizkidan plantillak etxera, eta oraindik Izaban banago ere, asteburuan probatuko ditut.. Bestetik eta lehendabiziko aldiz, holako batean sartu aintzinetik mediku froga bat egin dut, batetik osasun arazoak ekiditzeko, eta bestetik entrenamenduak hobeki planifikatzeko.

Aurtengo honetan joan den urtean eginiko akatsik ez nuke egin nahi, eta sentsazioen arabera dohiketa gehiago sartuko dizkiot programaketari... Bertzalde lasterketa gehiagotan parte hartzeko asmoa dut, bai triatloi lasterketetan, bai martxa zikloturistetan, eta baita mendi lasterketa baten batean ere... Ikusiko da..

Mediku frogan ateratako datuak ez dira ikusgarriak izan, eta azken hilabete geldi honetan galdutakoa agerian geratu da... Baina tira 30 aste hauetan poliki poliki irabazitako kiloak galdu eta sentsazioak berreskuratuko ote ditut...

Chalenge Roth, Solarberg
7 meses, tan cerca, tan lejos... De aquí a 7 meses estaré al final de un duro camino, habrán acabado las agotadoras sesiones de entrenamiento, y estaré en la linea de salida de Roth, preparado para recoger los frutos de 7 meses de entrenamiento, y de paso para cerrar el circulo que quedo abierto en Salou el año pasado... El lunes empezaré la preparación de 30 semanas, y para intentar evitar el mayor número de problemas, he intentado tomar todas las medidas posibles...

En un post anterior ya mencioné que estuve con un podologo deportivo, intentando buscar 1 solución a los problemas que he tenido últimamente con la carrera... Parece ser que mi pierna izquierda no pisa como es debido, y que por ello me ha puesto unas plantillas... Ayer llegaron a mi casa de Doneztebe, y las probaré el fin de semana.. Por otra parte y por primera vez, me hice una prueba de esfuerzo, para evitar problemas de salud, y por otra para planificar mejor el entrenamiento...

Este año no quiero caer en los errores del año pasado, y realizaré más ajustes en los entrenamientos planificados, guiandome por mis sensaciones... También quiero participar en más competiciones, bien de triatlón, bien marchas cicloturistas, bien alguna carrera de montaña... Ya se verá..

Los datos obtenidos en las pruebas médicas no han sido espectacules, quedando bien reflejado la parada casi total del último mes... Pero bueno, tengo 30 semanas, para perder los kilos ganados y recuperar las sensaciones....

martes, 4 de diciembre de 2012

Azaroko hilabetearen laburpena-Resumen mes de noviembre

Bueno, bloga denbora batez geldirik mantendu eta gero, azaroaren laburpenarekin ekingo diot bloga eguneratzeari... Oraindik transizio bete betean sartuta nago, Behobiaz geroztik gogoa sortu bezala bakarrik egin dut kirola, eta gehien lotu nauena igeriketa izan da, oraindik teknikako ikastarora joaten jarraitzen baitut.. Hona hemen ateratako datuak:
Kilometroak bizikletan: 459  Egunak bizikletan: 9
Kilometroak lasterka:  76,5   Egunak lasterka: 5
Kilometroak igeri: 7,3           Egunak igeri: 4
Gimnasioko saioak: 3

Ikusten denez bizikletako karga piska bat igo da joan den hilabetearekin konparatuz, eta igeriketakoa eta korrikakoa jeitsi. Izan ere lehendabiziko bi asteetan ez nuen igerian egin New Yorkeko bidaia tarteko, eta lasterka azken bi asteetan ia ere ez, deskantsoari lotu bainatzaio buru belarri.

Bestalde hilabete honetan ere abenduan hasiko den prestakuntzarako oinarriak ipintzen joan izan naiz, batetik lasterka izan ohi ditudan arazoak konpontzearren pisadaren azterketa bat egin dut kirol podologo batekin, plantillak jarri behar izan dizkidate, ezkerrarekin oso zuzen zapaltzen ez nuelako, eta bestetik bigarren eskuko ahuntz bizikleta bat erosi dut, Rothen baliagarria izanen zaidalakoan... Ikusiko dugu... 2 astetan prestakuntzaren barruan egonen naiz!!