Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

lunes, 12 de noviembre de 2012

Behobia 2012. Bukatu da denboraldia. Behobia 2012, se acabó la temporada...

Joan da Behobia, joan da... Azken momenturarte ez nuen erabaki parte hartzea, ortziralean oraindik kuadrizepsetan oinazeak nituen eta... Larunbatean ez nuen batere minik eta Doneztebeko batzuekin solastu eta gero joatea erabaki nuen... Aurtengo helburua sobera ez sufritzea eta lasterketa disfrutatzea zen, baina joder, eguna iritsi eta helburua aldatu dut, helburu berria, ordu terditik jeisten saiatzea... Joan den urtean tripetatik sufritu eta, dortsal txuriarekin jendearekin erdi "borrokan" ibili eta gero, egin nezakeela pentsatzen nuen.

sábado, 10 de noviembre de 2012

New York ezinezko amodio baten histora (II)-New York, historia de un amor imposible (II)

Aintzineko postean Zentral Parkean sartzen utzi genuen.. Sekulako giroa zegoen bertan, milaka eta milaka lasterkari, batzu itzuli bat emateko prest, bertze batzu bi itzuli egiteko... Helmuga eta helmugako marra jarrita zeuden, eta hasierako argazki batzu eta gero, lasterka hasi nintzen. Helburua, nire polarrak maratoiko azken metroa erregistratu arte ez geratzea. Hasiera batean hoteleko bertze jende batekin egiteko asmoa nuen, baina polikiegi zihoaztenez, nire martxa hartzea erabaki nuen. 4 itzuli nituen aintzinetik eta ohiko maratoietan izan ohi diren arazoetaz gain bertze batzuei ere aurre egin behar nien. Batetik nekea etortzen zenerako motibazio eza, bestetik maratoi tipiko batek ematen dituen zerbitzu guztien falta, entrenamendu edo prestakuntza urri bat eta bukatzeko maratoiari behar bezala aurre egiteko aproximazio falta (bezperan turismo egiten paseo haundia + behar bezalako jan eza).

Behar bezalako aproximazio eza hori segidan agertuarazi zen, pultsoa baxuetan ezin nuen ia korrikarik egin, eta behar bezalako erritmo bat ere ezin nuen hartu... Honetaz gain ibilbidea ez zen batere erraxa, oso oso gorabeheratsua eta ia tarte zelairik gabe... Lehendabiziko itzulian giroa oso ona zen, jende aunitz baitzegoen lasterka, herrialde guzietatik New Yorkera lasterka egitera etorriak... Maratoi pirata honetan holako giroa bazegoen, ez dut pentsatu nahi maratoi ofizialean izan behar dena zein izanen den... Lehendabiziko buelta ia ohartu gabe egin nuen, baina gerora piskat ordainduko nuen akatsa egin nuen, izan ere, ur horniduraren faltaren beldurrez, ez nuen ia urik edan, eta itzuli honen bukaeran ikusi nuen, New Yorktar aunitz hurbildu zirela Central Parkera maratoi pirata egiten ari ginenei ahal zutenean laguntzera, bai ura nola gelak eta janaria ematen.

viernes, 9 de noviembre de 2012

New York ezinezko amodio baten historia-New York historia de un amor imposible

Pasa da egun bat New Yorketik bueltatu nintzenetik, eta poliki poliki itzultzen ari gara egunerokotasunera... Alde batetik gogoak baditut post honen bitartez piska bat barruak hustutzeko, baina bertzetik ikaragarrizko pereza ere ematen dit bertan bizitutakoa kontatzeak... Bloga jarraitu duzuenak badakizue, maratoia prestatzen pasatutako gorabehera guziak, lesioak, buruhausteak... Pertsonalki ezagutzen nautenek ere badakite, joan den urtean bi asteren faltan New Yorkera joan gabe geratu nintzela, arazo "burokratiko" batzu tarteko... New Yorkeko maratoiarako saria tokatu izana izan zen lasterka serio hasteko arrazoi nagusia, eta hortik sortu zen Iron mana egin nezakenaren asmo eta ametsa... Argi dago hasierako puntu bat markatu zuela nire kirol bizitzan, baina bi gauza desberdin tarteko, ezin izan dut maratoi horretako borobila itxi... Aurtengoa gertatu eta gero, borobila itxi behar dela pentsatu dut, batetik antolakuntzak edo bertako agintariek gurekin jolastu zutelako, eta bestetik, azaroro holako gauzetan sartzeko hilabete oso txarra delako..

Hasierako hausnarketa egin eta gero, maratoian bizi izandakoaren kronika  eginen dut.. Ortziralean 50 minutuko rodaje oso lasai egin genuen hara joandako denok, oso oso esperientzia polita izan zen New York bezalako hiri batean laster egitea. Times Squaretik atera, Central Parkera joan, han bostgarren etorbidetik igo, eta bertatik 47enera jeitsi ginen, bertatik hotelera itzultzeko... San Patrizioren katedrala, Rockefeler zentroa,... toki ikusgarriak eta sentsazio onekin lasterka, minik gabe peroneoetan jarritako mediei esker... Bertatik feriara joan ginen dorsalak hartzera. Han ikusten da New Yorkeko maratoiaren haunditasuna, goizeko 11ak izanen ziren, eta ikustekoa zen bertan zegoen jendetza, dorsala hartzeko zain... 3000 lagun edo erraz, eta ilara gero eta haundiagoa bihurtzen ari zen.. Dena itzel antolatuta zegoen, eta nahiko azkar aritu ziren dorsalak banatu eta kamisetak banatzeko. Dorsala hartu genuen, eta orduan argi ikusi genuen lasterketa eginen zela...

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Urriko laburpena-Resumen mes octubre

Urriko hilabetea ere joan da, honako datuak atera direlarik:

Kilometroak bizikletan: 240 kilometro. Egunak bizikletan: 4
Kilometroak lasterka: 150 kilometro. Egunak lasterka:14.
Kilometroak igeri: 11 kilometro. Egunak igerian: 7.
Gimsioan: 5 egun.

Hilabete hau ere, denboraldiz kanpoko hilabete tipikoa izan da, bizikletan ez naiz ia ibili eta gehienbat lasterka ibili naiz maratoiari begira. Hori bai, entrenamendu maiztasun nahiko altua atera bazait ere, entrenamendu saioen bolumen eta intentsitatea baxuegia izan da maratoiari behar bezala aurre egiteko... Hau horrela gertatzearen arrazoia, hilabete osoan zehar izan ditudan molestia eta minak izan dira, peroneoa ez zenean, tibiala, eta bestela piramidala... Igerian ere nahiko hilabete ona atera da, ia astero bi entrenamendu egiteko gauza izan bainaiz, astelehenetan egiten dudan teknika ikastaroa dela eta... Azaroa ere pilak kargatzeko hilabetea izanen da, deskantsatu, errekuperatu eta abenduari (eta iron manerako prestakuntzari) ilusio eta gogoz lepo aurre egiteko.

Maratoiaren kronika bihar edo horrela idatziko dut...

Ya ha pasado también el mes de octubre, y estos son los datos que han salido:

Kilometros en bici: 240 km. Días con la bici: 4
Kilometros corriendo: 150 kms. Días corriendo: 14
Kilometros nadando: 11 kms. Días nadando: 7
Gimnasio: 5 días

Este mes también ha sido un típoco mes de fuera de temporada, donde casi no he salido con la bici, y sobre todo he intentado correr de cara a la maratón. La frecuencia de entrenamiento me ha salido bastante alta, pero no así el volumen ni la intesidad, teniendo en cuenta que el objetivo final era la maratón... La razón de esto han sido las continuas molestias que he venido arrastrando durante todo el mes en el piramidal, tibial y peroneo derechos... Nadando ha salido un mes bastante decente, consiguiendo entrenar dos veces por semana, aprovechando el cursillo de técnica de los lunes... El mes de noviembre será un mes para cargar pilas, descansar y recuperarnos, para llegar a diciembre ( y al inicio de preparación del Iron man) con las ilusiones y las ganas intactas. 

La cronica de la maratón la escribiré mañana si puedo.