Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

viernes, 31 de agosto de 2012

Bidearen hasiera markatuz / Marcando el inicio del camino

Irakurtzen nauzuen aunitzek jakinen duzue bide berri honen hasierara nola iritsi naizen.. Hala ere blogari hasiera txukuna ematearren, honeraino nola iritsi naizeneko laburpen ttiki bat egitea egoki deritzot.
Ikasketak akitu eta bi urtetar hasi nintzen poliki poliki iraupeneko kirolei gustoa hartzen, dakizuenez karreterazko txirrindularekin hasi nintzen gargero aski urrun dagoen 2006 urte batean.. Orduan dena zen erronka, dena berri.. Hasieratik erronka bila hasi eta hola Indurain luzea, Larra-Larrau luzea, Quebranta.. izan nituen helburu. Horiek lortuta eta erronka bila segi behar horrek, distantzia luzea probatzera bultza ninduen, hartara Luchon-Bayona, Luchon-Doneztebe, Doneztebe Tourmalet Mt Blankeko tourra..

Denborarekin baina, txirrindulan bakarrik ibiltze horrek bide berrietan ibili ezina ekartzen zuela pentsatzen hasi nintzen, eta joan den urtean bideak  poliki zabaltzeko asmoa hartu, eta duatloiren bat egin nuen. Horrek animatuta Behobia eta maratoia erronka jartzea ekarri zuen, eta maratoia eginda, IRON MANA, zergatik ez? Entrenoak ongi joan ziren, igeriketako entrenoetan gozatzera iritsi arte, baina data baina 4 aste lehenago, lesionatu eta, Iron mana maratoiko hogeitamargarren kilometroan utzi beharra ekarri zuen. Ekainan 3-a izan zen hura, uda nora ezean pasa dut, helburu finko batek ematen duen irmotasunik gabe, kosta egin zait entrenatzea...

jueves, 30 de agosto de 2012

Ongi etorriak

Blog honen bidez, datorren urtean egin behar dudan Rotheko Iron manaren prestaketan izandako hausnarketak jarriko ditut, aurten Salouko iron manean egindako saikeran, izandako pentsamoldeak kanpoan geratu eta gero.. 3 hilabete nahi eta ezinean ibili eta gero, aste honetan berriro egin beharreko erronka baten aintzinean sentitzen den sabeleko mina etorri zait.. irrikan nago berriz helburu bati begira entrenatzen hasteko, eta nola ez, uztailak 13an Rotheko enparantzan bukatuko den bidea jendearekin elkarbanatzeko.. Ez dakizue ze garrantzitsua den bidean zehar jendea zure inguruan dagoela sentiaraztea..

Mediante este blog, os mantendre informados sobre los entrenamientos y reflexiones que me vengan mientras preparo el Iron man de Roth del 2013.. Después de mi abandono en Salou, me quede con la pena de no haber escrito nada durante la preparación, por lo que este año me he propuesto dejarlo todo escrito. Estos 3 últimos meses han sido un quiero y no puedo, pero esta semana he vuelto a sentir el hormigueo en el estomago ante un reto.. estoy deseando ponerme a entrenar y como no, compartir con la gente el camino que espero acabe el 13 de julio en la plaza de Roth.. No sabeis lo importante que es sentir que tienes a gente que te sigue, mientras recorres este duro camino..