Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

sábado, 1 de septiembre de 2012

Larra-Larrau 2012

Joan den urtean parte hartu ezinik gelditu eta gero, aurten berriro ere Larra-Larrauko martxa luzera apuntatu nintzen, hartara udan fundamento piskatekin entrenatuko nuelakoan... Hala ere uda beste modu batetara atera da, eta nahi baino entrenamendu guttiagorekin agertu naiz Izaba aldean. Azken orduraino dudatan egon nintzen martxan parte hartu edo ez pentsatzen.. Kontrako faktoreak, eguraldi hotza emana zegoen, Izaban lanean hasi gabe joan beharra nuen, forma ez zen behar bezalakoa... Alde, aspaldi elkarrekin bizikletan ibili gabeko Iñaki Gurrutxaga joatekoa zela eta Izaban lanean ibilitako jende aunitzekin egoteko gogoa nuela.. Azkenean aldekoak irabazi eta ttak, agertu beharrean izan nintzen, hotza bai, baina eguraldi ona ematen zutelako.

Atzo dorsala hartu, Izaban lo egin eta gaurko erronkarako prest




Ederki afaldu eta hobeki lo egin eta gero, goizeko 9ak laurden guttitarako irteeran ginen Iñaki eta biok.. Hotza zegoen eta kulotte motz, pernerak, barneko kamisetak, windstopper mallota eta guanteak.. Gehiegi ematen zuen, ez nuen hotza pasatzeko batere gogorik... Irteera itxaroten genuen bitartean, argazki pare bat atera ditut..


                                                                              Ni neu

                                                                             Iñaki

Irteera eman eta segidan, Izabako igoera lasai egitea erabaki dut, ez bainuen pentsatzen jendea oso abudo joanen zenik... Akatsa, gora iritsi, eta 20-30 laguneko taldea aintzinean zegoen, haizea kontra genuen, eta 9 kilometro kosta zaigu sartzea... Marka da baina, forma kaxkarrena naukan urtean, inoiz baino aintzinago hasi dut lehenendabiziko mendatea... Iñakik eta nik hitzeginda genuen elkarrekin iritsiko ginela, eta hola, biei ongi etortzen zitzaigun erritmo bat hartu eta Izabaruntz gogor bultzatzen gintuen haizearen kontra hasi gara... 170 pultsaziotik pasa gabe, talde bat hartu eta nahiko erraz goraka, hori bai, haizea kontra zegoen, eta sarritan kunetaren babesera joan beharrean aurkitu gara... Portu hasieran beroa pasa badut ere, goran eskertu da arropa nahikorekin joatea... Gora iristean banekien lanak izanen nituela taldeari eusten, baina bueno, nire jaitsierako teknika hobea da, eta Iñakiren laguntza nahiko jaitsiera duina egin dut... Handik Issarbe aldera talde on batean joan gara, eta hagitz gustora..

                                                            Belaguan gora


Issarbe hasieran gelditzeko proposamena egin dit Iñakik, eta bidenabar pernerak eta eskularru luzeak kendu ditut.. Hori izan da pernerak ikusi ditudan azkeneko aldia, poltsikotik erori eta galdu egin baititut... Issarbe oso lasai igo dut, Iñakiren desarrolloak (39X29) nahitaez kontserbakor izatera bultzatzen gintuen eta, normalean 160 pultsaziotik beiti joan naiz. Goian abituallamientoan beste geldialditxo bat eta ziztu bizian Larrau aldera.. Denbora oso ona izanen ez zela argi genuen Iñaki eta biok, baina oso gustora ari ginen pasatzen, hizketan, barrez... Issarbeko jaitsiera ere nahiko azkar egin dugu, eta ohartu orduko Larrau hasieran ginen.. Larrauen haizea alde genuen, eta modu oso lasaiean joan gara orain ere. 10-15 pultsazioko margenarekin igotzeak beste enfoke bat ematen dio.. Hori bai, entrenamendu falta igartzen hasten zen, eta nahiz eta pultso bajuetan igotzen ari, ezin nuen ere aunitzez azkarrago joan.. Larrauen nire errekorra 49 minutukoa zen herritik hasita, eta normalean Larra-Larrau luzeetan 57 minutu inguruan igotzen nuen.. Gaur ordu eta 5 minututan igo dugu Iñakik eta biok, eta hagitz gustora.. Hor hasi da martxa honetako nire momenturik onena... Ongi ezagutzen nuen ibilbidea, fresko negoen, eta Iñakiri beheraka gogor joateko erran diot, ea jarraitzeko gai nintzen... Oso gustora bere atzetik, oso gustora, azkar eta haizea alde... Lazan piskat estutu dugu, eta Lazatik Izabara, Iñaki eta beste donostiar batekin oso azkar erreleboka, eta aunitz gozatzen.. Azkenean 6 ordu eta 10 minutu inguruan sartu gara, nire marka onena baino ordu erdi gehiago, baina gehiegi sufritu ez izanak eta benetan ongi pasatu izanaren sentsazioarekin.



Orain errekuperatzea tokatzen heldu den larunbatean daukadan iron man erdiari begira..
PD: Eskerrik asko Ane Gabiriari ateratako argazki eleganteengatik!
Eta zorionak Izabar eta erronkaritarrei halako martxa elegantea antolatzeagatik..

Después de no poder participar el año pasado, este año me volví a apuntar a la Larra-Larrau larga, pensando que de esa manera me obligaría a entrenar con un poco de fundamento. Luego el verano no ha salido como pensaba, y he tenido que aparecer con menos entrenamiento que el que me gustaría. Hasta última hora tuve dudas de si aparecer o no. Las razones para no aparecer eran entre otras el frio que estaba anunciado, el tener que ir a Isaba sin haber empezado todavia a trabajar alla... Las razones para hacerlas eran, que Iñaki Gurrutxaga, ciclista con el que he compartido bastantes retos locos iba a ir, y me apetecía mucho volver a rodar con él, tenía ganas de ver a mis conocidos de Isaba... Al final me decidí a salir porque el tiempo se antojaba bueno...

Nada más dar la salida, he decidido tomarme el primer repecho con calma, ya que pensaba que la gente se tomaría las cosas con calma.. Error, salir de Isaba y un grupo de 20-30 personas se fueron para adelante, el viento pegaba de cara, y nos ha costado 9 kilometros volver a entrar en el grupo...  Tiene su aquel el hecho de el año en el que peor forma presentaba en la salida, haya sido el mismo en el que más adelante he empezado el primer puerto... Iñaki y yo habíamos decidido hacer la marcha juntos, y asi, hemos puesto un ritmo que nos venía bien a los dos, y empezado a subir dando la contraria a un viento que nos empujaba con fuerza hacia Isaba. Sin pasar de las 170 pulsaciones hemo cogido un grupo y hemos ido para arriba... A pesar de pasar frio al inicio de frío, arriba he agradecido el haberme puesto perneras, mallot de windstoper y guantes de invierno.. Al llegar arriba sabia que me costaria aguantar al grupo, pero gracias a Iñaki, he hecho una bajada bastante digna.. De ahi a Issarbe en compañia de un grupo que nos ha llevado muy bien. Sensaciones buenas y disfrutando.

Al llegar al inicio de Issarbe, Iñaki me ha propuesto parar. He aprovechado para quitarme las perneras y los guantes.. Ha sido la última vez que he visto mis pernas, ya que se me han caido en la subida... He subido muy bien Issarbe, el desarrollo que montaba Iñaki nos obligaba a ser conservadores, haciendo toda la subida por debajo de 160 pulsaciones... En el avituallamiento de la cima hemos vuelto a parar por un rato, y hemos empezado un vertiginoso descenso hacia Larrau.. Teniamos claro que el tiempo no iba a ser bueno, pero nos lo estabamos pasando muy bien, hablando, riendo... La bajada de Issarbe la hemos hecho bastante rapido, y para cuando nos hemos dado cuenta estabamos subiendo Larrau.. Teníamos el viento a favor, pero hemos aún asi nos lo hemos tomado con mucha calma. Siempre he tenido un margen de 10-15 pulsaciones, pero al final el poco entrenamiento ha hecho que tampoco llegase muy suelto.. En Larrau mi record esta en 49 minutos desde el pueblo, y en las Larra largas siempre andaba alrededor de 57 minutos. Hoy hemos tardado hora y 5 minutos con parada en Erroymendi incluida..

                                                  Subiendo Larrau con Iñaki

A partir de ahi he empezado lo mejor de la marcha, conozco el recorrido, el viento pegaba por atrás, asi que "anime" a Iñaki a que se lanzase para abajo... Hemos bajado muy rapido, y disfrutando de la bajada... Hemos subido Laza bastante fuerte, y desde ahi a Isaba, a relevos y a tope con Iñaki y un donostiarra, que gozada. Al final 6 horas y 10 minutos, media hora más que mi mejor marca, pero con la satisfaccion de haber terminado entero. 

Ahora queda recuperar para el medio iron man de la semana que viene..

PD: Gracias a Ane Gabiria por su extraordinarias fotos.
Felicidades a los isabarras y roncaleses por la magnifica organizacion.

Pultsometroaren datuak:
Datos del pulsometro:

 


 

Resultado del entrenamiento 01.09.2012 08:58


Orain errekuperatzea tokatzen heldu den larunbatean daukadan iron man erdiari begira..
PD: Eskerrik asko Ane Gabiriari ateratako argazki eleganteengatik!
Eta zorionak Izabar eta erronkaritarrei halako martxa elegantea antolatzeagatik..

No hay comentarios:

Publicar un comentario